• Aliron Parkea aurkezten du, udalerri meatzarian egoitza duen Meatzaldeko BTT zentro birtuala
  • Ingurune natural paregabeak aukera handiak eskaintzen ditu kirola egiteko aire zabalean.

Trapagaran, 2021eko martxoaren 18a. Valle de Trápaga-Trapagarango udalak kirol eta turismoko webgunea aurkeztu du:  www.trapagaranturismo.net

Webgune horrek “kirol aktiboarekin lotuta herrian dauden erakargarri turistikoak begibistan jartzeko tresna eta aurkezpen-txartel izan nahi du”, esan du Carlos Marquinak, saileko zinegotziak.

Atari horretan diseinu zaindua aurkitzeaz gain, bat egiten dute argitasunak eta erabilgarritasunak, hots, ezinbesteko elementuak ohiko zirkuituetatik kanpo Euskadin esperientzia turistikoak bizi nahi dituen publikoari informazioa eskaintzeko.

Trapagaranek turismo aktiboaren merkatuan leku bat edukitzeko baldintza nagusiak betetzen ditu, udalerria naturaren erdian kokatua baitago, Trianoko mendiak eta Ezkerraldeko biotopoa protagonista nagusiak direlarik.

“Trapagaran udalerri gakoa izanik, Ezkerraldeak eta Meatzaldeak duten potentzial handienetarikoa da bere ingurune naturala, iragan meatzariak markatua”. Bizkaiko toki paregabe honek aukera oparoak eskaintzen ditu aire zabaleko kirolak egiteko, hala nola, triala, mendi-ibiliak, mountain-bikea” azaldu du udaleko kirol eta turismoko zinegotziak.

Naturak eta historiak bat egiten dute lurralde honetan bisitariari esperientzia atseginak eskaintzeko eta eskualdeari, eta batez ere, Trapagarani balioa eransteko.

Webgunea zazpi ataletan egituratuta dago eta informazio zehatza ematen du , euskaraz eta gaztelaniaz, Trapagaran eta bere erakargarri turistiko nagusiei buruz; jarduera, Aliron Parkea, ekitaldi, albiste eta oharren berri ere ematen du eta kontakturako atal bat ere badauka.

Alirón Parkea Trapagaran

Webgune berriaren barruan nabarmentzekoa da Alirón Parkea Trapagaran, udalerri meatzarian egoitza duen Meatzaldeko BTT zentro birtuala.
Atal horretan ibilbide sare digital bat diseinatu da mendiko kirol disziplina desberdinak egiteko, esaterako, mendiko txirrindularitza, traila, mendi-ibili deportiboak eta mendi-ibili familiarrak.
Disziplina bakoitzarentzat zenbait bide daude, erregistratuta eta mailakatuta, kontzeptu hauek kontuan hartuta: zailtasuna, luzera, egiteko behar den denbora, desnibel metatua, etab. Informazio zehatz horiek gehi ibilbidearen deskribapenak eta interesguneak trazatu bakoitzaren fitxa teknikoen edukiak osatzen dute. Fitxa horiek webgunetik kontsultatu daitezke.
On-line bide sarearen kontzeptu horren oinarri dira nabigatzeko eta ibilbideak planifikatzeko hiru plataforma nagusi hauek: WIKILOC / KOMOOT / STRAVA

“Mendiko kirolaren unibertsoan punta-puntakoenak eta zabalduen dauden hiru aplikazioak dira. Horiek atzituz, balizko bisitariek Trapagarango Aliron Parkera txangoa egiteko nahi dituzten trackak begiratu eta deskargatu ditzakete. “Erreferentzia bihurtu nahi dugu Trapagaran”, esan du Carlos Marquinak.

Ibilbide bakoitzak bere nabigazio app-a dauka mugikorretarako eta ziklokonputagailuetarako, bere erabilera errazteko kirolariei.

Ibilbideak

Mendi-ibilien

  • 1 ibilbidea: Putzuak – Senderismo familiar – 13 Km.
  • 2 ibilbidea: Auzo Garaiak – Senderismo deportivo – 16 Km.

 Trail-Running

  • 3 ibilbidea: La Mina – Trail-Running y Senderismo – 18,5 Km.
  • 4 ibilbidea: Los Picos – Trail-Running – 35.5 Km.

BTT

  • 5 ibilbidea:Piruli – BTT – 25,5 Km.
  • 6 ibilbidea: Las Peñas – BTT – 33,15 km.
  • 7 ibilbidea: Burdin-Egurra – BTT – 44 Km.
  • 8 ibilbidea: Pedales de Hierro – BTT- 53 Km.
  • 9 ibilbidea: Alirón – BTT – 60 Km.

www.trapagaranturismo.net webgunea sare sozialetan ere eskuragarri dago, Facebook eta Youtuben, alegia, non ikusgai baitaude azken urteetan egindako kirol ekitaldietako batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude