kronoeskalada mendibilera

Trapagarango Udalak  Mendibil mendirako txirrindulari kronoeskaladaren lehen edizioa aurkeztu du. Kirol proba hori itzuli handietako kronoeskaladetan oinarrituta dago eta ekainaren 5ean egingo da. Izena emateko epea ostiral honetan, apirilaren 23an, zabalduko da eta gehienez 300 dortsal banatuko dira.

Ekainaren 5ean egingo den Mendibil mendirako txirrindulari kronoeskaladaren lehen edizioa Trapagarango Udaleko Turismo eta Kirol Sailak antolaturiko ekitaldi berri bat da eta Bizkaiko Txirrindulari Federazioaren laguntza izango du kirol egutegia sustatzeko ahaleginetan. Proba hori itzuli handietako kronoeskalada profesionaletan oinarrituta dago eta lekua izango dute bai zikloturistek eta bai lehiaketako txirrindulariek.

Lauaxeta plazatik irtenda, parte-hartzaileek bi erronka gainditu ahal izango dituzte. Zilarrezko dortsaldunen demak Larrainetan izango du helmuga, 6,7 km-ko igoerarekin, eta urrezko dortsaldunek, ordea, Mendibil mendira igo beharko dira, 9,3 km eskalatuz. Mendi hau, Ezkerraldean ezaguna bere “Piruli” ospetsuagatik, Trapagaran udalerriko kotarik altuena da, 550 metrorekin.

Lehiaketako  modalitateko parte-hartzaileek kronometroaren aurka borrokatu beharko dute maila bakoitzeko podiumaren hiru postuetako bat lortzeko.

Parte hartzen duten zikloturistek, ordea, bere burua neurtuko dute hautatzen duten distantzian, helburu bakar batekin: “barrutik bizitzea kronoeskalada profesional batean parte hartzearen esperientzia. Uste dugu proba hau erakargarria dela txirrindularitzarekiko zaletasun handia dagoelako gure inguruan eta lurralde osoan, eta Kirol Sailaren apostua da erreferentziako ekitaldi seguruak antolatzea, epe labur eta ertainera proba esanguratsuen egutegian finkatuta gera daitezen” argudiatu du Kirol eta Turismo zinegotziak, Carlos Marquinak. 

Ekitaldia antolatzeko boluntarioen babesa eta laguntza baliatuko da, ibilbidearen puntu desberdinak kontrolatzeko. “Boluntario horiek herrian dagoen sekulako  elkarte-bilbekoak dira, eta eskuzabaltasunez erakusten dute bere konpromisoa eta erabateko prestutasuna proba hau arrakastatsua izan dadin”, zehaztu du saileko zinegotziak.

IZEN EMATEA

Izena emateko epea ostiralean, apirilaren 23an, 18: 30ean, zabalduko da eta maiatzaren 30era arte iraungo du. Guztira 300 dortsal, lehiaketa eta zikloturismoko bi maila handien artean, izango dira lehen edizio honetarakoa dagoen plaza-kopurua.
Link -> http://bit.ly/Izen-Emateak

Izen-ematearen kostua 8 eurokoa izango da. Federatu gabeko parte-hartzaileek 4 euro gehiago ordaindu beharko dute egun bateko istripu-aseguruagatik, nahitaezkoa denez gero.

Trapagarango Turismo eta Kirol orritik www.trapagaranturismo.net  sartu ahal izango da izen-emateen atalera eta parte-hartzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen beste informazio batzuetara.

“Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarentzat proba hau aukera paregabea da kronoeskaladen formatua berreskuratzeko. Federazio gisa ekimen hauek babestu behar ditugu eta txirrindularitzaren egutegia bultzatu, gaur egun erabat kaltetua baitago pandemiagatik”, esan du Manu Gómez Arredondok, Bizkaiko Txirrindulari Federazioko presidenteak.  

COVID PROTOKOLA

Ekitaldi segurua eskaintzeko asmoz, antolatzaileek segurtasun protokolo zorrotz bat jarraituko dute. Irteera guneetan pertsonen arteko tartea zaintzea eta jende-pilaketak ekiditea izango dira ekitaldiaren bi leloak. Kronoeskalada baten ezaugarriak betez, parte-hartzaileak banan banan aterako dira 30 segunduko tartearekin. Lasterketa eredu hau, hortaz, ezin hobeto doitzen da protokoloaren ardatz nagusietara.

Txirrindulari guztiak jaitsi beharko dira Trapagaranera Larreinetara igo eta gero, zilarrezko dortsaldunen kasuan, edo Mendibilera heldu ostean, urrezko dortsaldunen kasuan, pilaketak ekiditeko bi gune horietan.   

“Interesatuta daudenak izena ematera eta dortsala erreserbatzera animatu nahi ditugu, gaur egun bizi dugun egoeragatik kolokan egon badaiteke ere proba burutzea.  Ildo horretatik Carlos Marquinak esan du “proba ezin bada egin edo justifikaturiko murrizketak baldin badaude, itzuli egingo dela dirua, kudeaketa gastuak izan ezik, 2 euro, alegia.”

DATU TEKNIKOAK

•         Eguna: Larunbata, 2021eko ekainaren 5a.

•         Ordutegia:  16:00 – 19:00 h.

•         Herria: Trapagaran

•         Irteera tokia: Lauaxeta plaza, z.g. (Udaletxea)

•         Heltzeko tokia:      

– Larreinetako helmuga: Zilarrezko dortsala  | 6,7 Km. | 410 m./d+    

– Mendibil mendiko helmga: Urrezko dortsala | 9,3 Km. | 551 m/d+

•         Ekitaldiaren formatua: Kronoeskalada, irteerak 30’’ oro.

•         Zirkuitua. Larreineta auzora igo errepidetik, ondoren Barrionuevorako saihesbidea hartu eta Mendibil mendira (Pirulia) jarraitu hormigoizko bidetik. Trackaren esteka

•         Gehienezko txirrindulari-kopurua:  300 parte-hartzaile.

•         COVID protokoloa: Bizkaiko Zizloturismo Federazioak ezarritako COVID protokolopean egingo da ekitaldia.

•         Poliziaren presentzia. Udal mailako ekitaldi honetan Trapagarango Udaltzaingoko agenteak egongo dira arazorik gehien egon daitekeen guneetan, probak dirauen denbora guztian.

Hornidura-guneak. Bi helmugetan: Larreinetan eta Mendibil mendian. Antolakuntzak kudeatuko ditu bi gune horiek COVIDaren segurtasun protokoloaren arabera.