Udaleko Kirol eta Turismo Sailak Alirón Parkearen proposamena osatzen du, BTT, mendi-ibiliak eta trailerako bide birtualen sarea, konketa bat eta bi tresna-totem instalatuz. Funicular kalean dagoen konketa bat, udal belodromotik oso gertu, herramineta anitzeko bi totemetako baten ondoan. Bigarrena Zugaztietako goiko auzoan dago.

Bizikletak garbitzeko gunea metalezko box bat da, autozerbitzukoa eta bandalismoaren aurka babestua. Erabiltzaileek bizikleta kokatu eta presioko ur-pistola batez garbituko dituzte haien txasiak.

Horrez gain, kable aeronautikoez bermaturiko lau eskuila ere baditu: gurpiletako eta osagaietako zikinkeria gogorra kentzeko eskuila; izkinetarako kono formako eskuila; marko, erradio eta diskoarentzako bi hortzeko eskuila eta beste eskuila bat kateentzat. 

Bizikletak garbitzeko gune horretan, gainera, erreminta-sorta bat egongo da bizikletak konpontzeko, hain zuzen ere, bihurkiak, Allen giltza eta aire-bonba integratu bat.

Kirol eta Turismo Sailetik esan dute  “garrantzitsua dela beste erreminta-sorta bat jartzea Zugaztieta auzoan, ziklista asko ibiltzen delako handik, astean zehar zein asteburutan” esan du Carlos Marquina zinegotziak.  

Bi elementuak, hau da, bizikleta-garbilekua eta erreminta-sorta oso erabilgarriak izango dira Aliron Parkerako, orain zein etorkizunean. Meatzari arimako bide-sare horiek oso erakargarriak baitira kirola eta natura maite dutenentzat,  oinez edo mendiko bizikletaz egin daitezkeelako.   

Proiektu estrategikoa da Kirol eta Turismo Sailarentzat “bide onetik baitoa, gure hurrengo helmuga Aliron Parkearentzako informazio puntu bat jartzea delako”, esan du zinegotziak. Trapagaran erreferentziako udalerria da bizikletaren inguruko kiroletan  aritzeko, urte askotako tradizioa daukalako txirrindularitzan.  Eta horrez gain, hainbat udal instalazio daudelako kirol horretarako, hala nola, belodromoa, BMX pista, Pumptracka eta aire zabaleko mendi pistak. 

“Kirol egitea eta baloreak sustatzea da gure Sailak duen helbururik behinena, eta aldi berean herriak dituen toki turistikoak eta ondarea ezagutzera emateko palanka bultzatzaile gisa erabili daiteke. Bertan egin daitezkeen kirol ekitaldien bidez gure herria ezagutarazteak eta ikustarazteak bizi gaitu” aitortu du Carlos Marquinak.