Ekainaren 19an herriko skateparkean egingo da Euskadiko  Skateboard txapelketa.
Kirol eta Turismo Sailak aurrera egiten du udal instalazioetan lehiaketako kirol praktika bultzatzeko ahaleginetan.   

“Herrian badugu skatepark  bat eta horri esker baiezkoa eman ahal izan diogu Patinajeko Euskal Federazioko Skateboar Batzordeari ekitaldi hau aire zabalean burutzeko, gaur egun indarrean dauden segurtasun neurri eta protokolo guztiak betez” esan du Kirol eta Turismo zinegotziak, Carlos Marquinak.

Oso ohikoa da herrian eta inguruan skateboard egitea eta gero eta handiagoa da kirol hori praktikatzen duen gazte-kopurua.  

“Uste dugu txapelketa hau oso erakargarria izango dela zaleentzat eta Euskadiko rider-ek onenak ikusteko aukera izango dutela.   Gure Sailak kirol guztiak sustatzeko eta ikustarazteko konpromisoa hartu du” adierazi du Kirol eta Turismo Saileko zinegotziak.

Lehiaketa honek Espainiako Txapelketarako sailkatzeko balioko du eta garrantzi bereziko proba bat izango da Euskadiko Selekzioarentzat.

Txapelketa honetan bi maila egongo dira: sub-16 eta Open. Estatu osoko riderrak har dezakete parte. Probaren antolatzaileek 60tan finkatu dute gehienezko parte-hartzaile kopurua. 

Txapelketa hasi aurretik entrenamendu-txanda bat egongo da, goizeko 11:00tan hasiko dena,  eta sailkatze-txandak ere bai.  Finalerdiak eta finalak arratsaldean izango dira, 16:00etatik 21:00etara.

Proba ongi burutuko bada, beharrezkoa da aldez aurretik instalazioan zenbait konponketa egitea, eta horregatik, datorren astean, pintura geruza berezi bat emango da eta itxura hobetzeko lanak ere egingo dira, entrenamenduetara etorriko direnei begira. Ekainaren 18an, hots, txapelketaran bezperan, bigarren pintura-geruza emango da, pistak dituen ezaugarriak hobetzeko eta txukun edukitzeko ekitaldirako.

Neurri bereziak
Pandemiaren gaur egungo egoera dela eta, antolatzaileek hiru gune bereiztuko dituzte. Alde batetik staff-aren gunea egongo da; bestetik, lehiaketariena; eta hirugarrena, laguntzaileena izango da. 
Pilaketak ekidite aldera, lehiatzeko duten hurrenkeran sartuko dira skaterrak pistan. Aldez aurretik, tenperatura kontrolatuko zaio parte-hartzaile bakoitzari.
Halaber,  laguntzaileen gunerako sarrera eta irteerak kontrolatuko dira.
Bestalde, azalera guztiak desinfektatu egingo dira ekitaldian zehar.