Herriko BMX pista eta Pump Track modularra uztailaren lehen asteburuan, segurtasun protokolo guztiekin, egingo den kirol ekitaldi original honen lehiaketa eremua izango dira.

Izena emateko epea gaur, ekainak 10, zabaltzen da, gehienez 100 parte-hartzailerentzat.

Kirol eta Turismo Sailak berriro antolatuko ditu Trapagarango Pump Track Battles-ak Trapagaran. Iazko arrakastaren ondorez “ekitaldi mota hau herrian antolatzeko apostua egiten jarraitzen dugu, zaleentzako erakargarriak diren lehiaketak burutzeko lehen mailako instalazioak ditugulako. Trapagaran betidanik izan da txirrindularitzarekin oso lotutako herria.   BMX-a eta  Pump Track modularra ezaugarri hauetako ekitaldi batean sekulako ikuskizuna emango duten bi gune dira”, aitortu du   Carlos Marquinak, Kirol eta Turismoko zinegotziak.

2015 urtean  Trapagaranen  Pump Track zirkuitu modularra egin zenetik udal belodromoaren barruan, eta ondoren,  BMX pista,  azken urteetan erabat hedatu da  “Pump Track” hitza. eta ondoren  BMX pista eraiki zuenetik, gero eta leku gehiago hartzen joan da “Pump Track” adierazpenak azken urteetan. Udalerri honek markaturiko joerari jarraiki, estatuko iparraldeko beste herri batzuk ere disziplina honen aldeko apostua egin dute, asfaltuzko zirkuitu iraunkorren bidez. Adin guztietako bisitari kopuru handi batek erabiltzen ditu egunero instalazio horiek. Txirrindularitzako hainbat disziplinetarako eskaintzen duten moldakortasunak, haietan errodatzeko erraztasunak eta haien bihurguneen inertziek sortzen duten sentsazio erakargarriak esperientzia errepikatzeko gogoa ematen diote erabiltzaileari.  Proposamen paregabea da jendarte osasungarriagoa lortzeko, aisialdirako alternatiba erakargarriak aurkezten baititu, ekintza-kirolak sustatzen dituelarik.

Instalazio horien ondorioz zale-profil berri bat sortu da eta, beren abileziak neurtzeko asmoz, egunero inprobistatzen dituzte beren erronka partikularrak ingururik hurbilenean.      

Kirol eta Turismoko zinegotziaren aburuz Trapagarango Pump Track Battles-ak   lehiaketa erakargarri bat eskainiko diete zaleei beste txirrindulari batzuekin neurtzeko. Kronometroa desafiatu nahi duten ziklistentzako txapelketa da, zirkuituko azkarrena nor den jakiteko.”.

Parte hartu ahal izateko eskakizunak          

Trapagaran Pump Track Battles-a publiko guztientzako ekitaldi bat da. Gutxienez hiru baldintza bete beharko dituzte txapelketa berezi honetan parte hartzeko:     

  • 1.a. Gutxienez, zazpi urte egitea 2021 urtearen barruan.   
  • 2.a. Bizikletan ibiltzen jakitea, gurpiltxorik gabe, nolabaiteko trebetasunez.              
  • 3.a. Bizikleta bat edukitzea. Ez da ezinbestekoa mota zehatz batekoa izatea bizikleta. BMX, Dirt, Mountainbike eta abarrekin parte hartu ahal izango da            

Lehiaketaren mekanika   

Uztailaren 3an  bi zatitan banatuko eguna, goizeko txandan eta arratsaldeko txandan, Trapagarango  Pump Track Battles-en bigarren edizio hau egiteko. . Txapelketaren fase bakoitza, gehienez, 100 parte-hartzailentzat diseinatuta dago. Antolatzaileek gehienezko plaza kopuru hau finkatu du egun osoan zehar izango diren  partaidetzak kudeatzeko, segurtasun neurriak eta urruntze sozial kontrolatuko duen txapelketa eredu baten arabera. Parte-hartze formula horrekin masifikazioak ekidin nahi dira”.      

Txapelketa goizean hasiko da San Gabriel auzoan kokaturiko Trapagarango BMX-ean. Jende-pilaketak ekiditeko, antolatzaileek goiza banatu duten 60 minutuko 5 ordu-tartetako batean inskribatuko dira txirrindulariek.  Ordu bakoitzean, gehienez 20 txirrindularik egin ditzakete entrenamendu libreak 30 minutuz, BMX zirkuitu honetan 2 txanda kronometratu eginez amaitzeko. Egindako denborarik onenak sailkatuko du lasterkaria, bere mailaren barruan, arratsaldeko kanporatze-txandetako “enfrentamenduen” koadroan postu bat hartzeko.             

Arratsaldean ekitaldia Trapagarango udal belodromokoPump Track modularrera eramango da eta hantxe egingo dira finaletarako kanporatze-txandak, ziklistak moldatu egin beharko direlarik agertoki- eta zirkuitu-aldaketa honetara. “1 vs.1” kanporatze formatuarekin, txirrindulariak kanporatu edo sailkatu egingo dira final handira heltzeko eta Trapagarango Pump Track Battles-en edizio honetako trofeoa lortzeko. Jaialdia zoragarri hau DJ batek girotuta egongo da.  

A partir de este jueves 10 de junio los interesados e interesadas podrán inscribirse en las distintas categorías dentro del evento Pump Track Battles Trapagaran de la plataforma RockTheSport.com. El precio de la inscripción será de 3,5 € incluyendo dorsal de corredor, pulsera para acceso a la prueba, accesos a los Padock para riders con avituallamiento sólido y líquido y seguro de accidentes.