”Burdinazko pedalak”-en  8. edizioa egin nahi dute 2022ko maiatzean

Antolakuntzak, hainbat parametro aztertu ondoren, maiatzaren lehen igandera bueltatzea erabaki du hurrengo edizioak egiteko.

Trapagarango udaleko  Kirol eta Turismo Sailak, Aire Norte enpresak eta  Club Katalino Trapagaran BTT -k   aspaldidanik ari gara pentsatzen maiatzera itzultzea “Burdinazko pedalak” BTT martxari berriro ekiteko. Maiatza izan delako hainbat ediziotan mountain-bikearen  jaia handiaren garaia Trapagaranen. Aurtengo datak, hots, irailak ez digu bermatzen beste urte batzuetako osagarri guztiekin egin ahal izatea lasterketa. Izan ere, gaur egun ez dakigu indaba-jana edo umeentzako jarduera-programa egin ahal izango diren.  Lehengo egutegira bueltatu nahi dugu inoiz baino indar gehiagorekin eta ez dugu uste hori lortu dezakegunik 2021ean” esan du Carlos Markina zinegotziak.

BTT zikloturista lasterketa hau urtero babesten duten marketan ere eragina izan du pandemiak. Proba hau urte gutxitan jarri da Euskadiko egutegiko lasterketa garrantzitsuenen  zerrendan. Bestalde “ hilabeteetako prestaketa behar duen proba da. Badirudi orain dena ari dela kolorea hartzen, baina abuztua tartean dela irailaren 26ko data, 2021 urte honetarako, gainean daukagu” azpimarratu du Rubén Sanz, Aire Norte enpresaburuak.

Burdinazko Pedalen beste zutabetako bat daClub Katalino Trapagaran BTT-ko boluntario taldea. Urtero ematen dute ahal duten guztia martxa arrakastatsu honetako parte-hartzaileen esanetara. “Maiatzean itzuli nahi badugu energia guztiarekin, zaindu egin behar ditugu boluntarioak. Irailean egin proba eta hilabete gutxiren buruan lankidetza eskatzea, oso higigarria izango litzateke haientzat”. Jakin badakigu proba egiteko gogo handia dagoela, baina antolatzaileek ziurtatzen dugu mereziko duela itxarotea”,   baieztatu du  Turismo  eta Kiroletako zinegotzi  Markina jaunak.