Trapagarango Udaleko Kirol eta Turismo zinegotziak, Carlos Marquinak, eta Labegane Atletismo Elkarteak, joan den irailaren 5ean ospatutako Trapagaran-Zugaztieta Kronoigoeran bildutakoaren txekea banatu dute.

Carlos Marquina Kirol eta Turismo zinegotzia, Arantza Martín Casamayor Ezkerraldeko Gurutze Gorriko presidentea eta Ainara Martínez Ezkerraldeko Gurutze Gorriko esku-hartze sozialeko arduraduna izan dira Trapagarango Udaleko Osoko Bilkura aretoan ospatutako ekitaldian.

Carlos Marquina zinegotzi jeltzaleak 2.300 euroko balioa duen txekea eman die Arantza Martín Casamayor eta Ainara Martínez Ezkerraldeko Gurutze Gorriko ordezkariei. Bertaratutako ordezkariek eskerrak eman dizkiete udalari eta probaren antolatzaile guztiei, “izan ere, garai zail hauetan, diru hori baliagarri izango da herritar behartsuenei laguntzeko”.


Dei solidarioa

Joan den irailaren 5ean ospatutako Trapagaran-Zugaztieta Kronoigoerak parte-hartzaileen alderik solidarioena piztu zuen. Ohiko kronoigoeran parte hartzeko dortsal bakoitzeko kuota 10 eurokoa izan zen. Gainera, Dortsal Solidarioak ere eskuragarri egon ziren, borondatezko ekarpenen 3 euroko gutxieneko kostuarekin. Lasterketak 250 dortsal eskaini zituen gehienez.

“Kirol eta Turismo Sailetik oso pozik gaude bildutakoarekin eta aurreratu dezakegu Trapagarango Udaletik elkartasuna-kirola binomioaren alde lan egiten jarraituko dugula, are gehiago, bizi dugun garaiotan “, nabarmendu du itxaropentsu zinegotzi jeltzaleak.