Futbola
Overview
Trapagaranek bi udal futbol zelai nagusi ditu:
- Errotarte zelaia. Trapagarango hirigunean dago
- Las Cármenes Barria zelaia. La Arboleda goiko auzoan dagoena.
Informazioa
- Kokagunea Errotarte - Funikular kalea, z.g. | Las Cármenes B. - Gabriel Aresti, 13 La Arboleda
- Ordutegia Kontsultatu
- Kontaktua Trapagarango udala - 94 492 04 11
Beste Jarduerak
Aliron Parkea
Trapagaranek kirola eta natura maite dutenentzako diseinaturiko bide-sare erakargarri bat aurkezten dizu. Meatzari arimadun ibilbide horiek oinez edo BBTz egin daitezke. Zatoz bide horietatik ibiltzera eta Bizkaiko industriaren historia sortu zen eskualdearen sustraiak ezagutzera.
Ongi etorri Alirón Parkera.
Gure ibilbideak ezagutu aplikazio hauetan:
:: Wikiloc
:: Koomot
:: Strava
- meta
Meatzalde Goikoa
Zugaztietan, erromatarren inperioaren garaitik ustiatzen ziren meategiak bertan behera utzi zirenean urez bete eta aintzira izugarri eder bihurtu ziren, mineralezko haitz formazioak, tunelak eta paisaian gizakiaren eskuak utzitako aztarnez inguruta baitaude.
Inguru ikusgarri honetan dago “Meatzalde Goikoa parkea”, artista ospetsu askoren eskulturekin, besteak beste, Nestor Basterretxea, Iñigo Arregi, Guillermo Olmo, Karmelo Gañan, Jose Antonio Legorburu, Mariemi Otaola, Victor Arrizabalaga edo Alex Morlotezenak.
Proposamen originala zure aisialdi-planetarako.
Zain duzu Trapagaran!
- meta
Zugaztieta eta Putzuak
Gaur egun aisialdi eta laketerako gune bihurtu bada ere, Zugaztieta herri meatzaria zen, burdin-minerala erauzten zen han.
Antzinako meategiak, gaur egun berde gunez inguraturiko aintzirak dira, arrantzarako aproposa, baina bainurako debekatuak. Ostion putzua oso ezaguna da, aisiarako gunearen ondoan dagoelako. Las Cármenes putzuaren ondoan Blondies meategia dago eta, hondoan, Parkotxa baltsa, mineral-ikuztegi bat izan zena, gaur egun ur-mael bihurtua. Gaur egun “putzu” horiek dira bisitariek gehien erakartzen dituztenak.
Zugaztietako meatzari herrixka zaharra Trianoko mendietatik zabaltzen da. Valle de Trápaga-Trapagarango goiko aldean kokatzen da, hirigunetik 7,5 kilometrotara. Errepide bihurri batetik igo daiteke goiko aldeko auzo horretara, edo bestela, Larreinetako funikularra hartu eta inguruaz gozatu igoerak dirauen artean. Garraiobide hori, 1926 eraikia, oso erabilia izan zen meategien ustiapenaren garaian.
Larreinetatik kilometro bat baino ez dago Zugaztietara. Inguru horretan aisialdirako zenbait eremu daude, kirol instalazioak (futbol-zelaiak, frontoia…), Bizkaiko Aldundiko aterpetxea, Peñas Negras Ingurumeneko Interpretazio Zentroa, ibilbide balizatu batzuk egin dituena bisitariak −bere kabuz ibiliz− inguru naturala eta meategien ustiapenaren aztarnak ezagutzeko eta gozatzeko.
Herrian, zenbait jatetxe daude inguruko gastronomia dastatzeko, oso ezagunak direlarik gure indabak, “sakramentuekin” batera ateratzen direnak.
- meta
Larreinetako Funikularra
Hasieran, 1926 urtean, Larreinetako funikularra merkantziak garraiatzeko eta Zugaztietako meatzalde menditsurako bide bat zabaltzeko eraiki zen. Gaur egun, alde horretako etxebizitzetara heltzeko garraiobide ezinbestekoa izateaz gain, Trapagaranen sustapen turistikorako funtsezkoa da funikularra. Izan ere, funikularretik dauden ikuspegiak zoragarriak dira: Abrako badia, mendi maldak, antzinako meategietako hondakindegiak… eta Larreinetako gainera heltzean, Bilboko ikuspegiak, itsasadarra, itsasoa, baserriak… ikus daitezke.
Funikularra bera, besterik gabe, ikusgarria da kokatuta dagoen gune naturalagatik, bere trazatu bereziagatik (1.198 metro egiten ditu 10 minututan) eta bere plataforma horizontalagatik, Europa osoko funikularretatik mota horretako bakarra delako. Izan ere, 2014ko uztailean Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten funikularra, eta horrek berariazko babes maila ematen dio bere kontserbazioa zaintzeko.
Funikularraren goiko geltokitik, hau da, Larreinetatik kilometro batera edo Zugaztieta dago eta handik kilometro erdira, Peñas Negrasko Interpretazio Zentroa. Erakunde honek balizaturiko bideetatik ibiltzean, aspaldian itxitako antzinako meategien aztarnak antzeman daitezke, denboraren poderioz antzira ikusgarri bihurtu direnak, hala nola “El Negro” edo “Ostion” putzuak, eta naturaz goza dezakegu haien inguruan dauden guneetan.
Larrainetako funikularra, Euskotrenek kudeatuak, bi eginkizun ditu: alde batetik goiko aldeko egoiliarrentzako garraio publikoa izatea, eta bestetik, Trapagaranentzako erreklamo turistiko izatea.
- meta