Itzuli

Larreinetako Funikularra

Overview

Hasieran, 1926 urtean, Larreinetako funikularra merkantziak garraiatzeko eta Zugaztietako meatzalde menditsurako bide bat zabaltzeko eraiki zen. Gaur egun, alde horretako etxebizitzetara heltzeko garraiobide ezinbestekoa izateaz gain, Trapagaranen sustapen turistikorako funtsezkoa da funikularra. Izan ere, funikularretik dauden ikuspegiak zoragarriak dira: Abrako badia, mendi maldak, antzinako meategietako hondakindegiak… eta Larreinetako gainera heltzean, Bilboko ikuspegiak, itsasadarra, itsasoa, baserriak… ikus daitezke.

Funikularra bera, besterik gabe, ikusgarria da kokatuta dagoen gune naturalagatik, bere trazatu bereziagatik (1.198 metro egiten ditu 10 minututan)  eta bere plataforma horizontalagatik, Europa osoko funikularretatik mota horretako bakarra delako. Izan ere, 2014ko uztailean Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuten funikularra, eta horrek berariazko babes maila ematen dio bere kontserbazioa zaintzeko.

Funikularraren goiko geltokitik, hau da, Larreinetatik kilometro batera edo Zugaztieta dago eta handik kilometro erdira, Peñas Negrasko Interpretazio Zentroa. Erakunde honek balizaturiko bideetatik ibiltzean, aspaldian itxitako  antzinako meategien aztarnak antzeman daitezke, denboraren poderioz antzira ikusgarri bihurtu direnak, hala nola “El Negro” edo “Ostion” putzuak,   eta naturaz goza dezakegu haien inguruan dauden guneetan.

Larrainetako funikularra, Euskotrenek kudeatuak, bi eginkizun ditu: alde batetik goiko aldeko egoiliarrentzako garraio publikoa izatea, eta bestetik, Trapagaranentzako erreklamo turistiko izatea.

Informazioa

  • title meta
BOOK NOW

Beste Bisitak

Aliron Parkea

Meatzalde Goikoa

Zugaztieta eta Putzuak

Larreinetako Funikularra