Itzuli

Zugaztieta eta Putzuak

Overview

Gaur egun aisialdi eta laketerako gune bihurtu bada ere, Zugaztieta herri meatzaria zen, burdin-minerala erauzten zen han.

Antzinako meategiak, gaur egun berde gunez inguraturiko aintzirak dira, arrantzarako aproposa, baina bainurako debekatuak. Ostion putzua oso ezaguna da, aisiarako gunearen ondoan dagoelako. Las Cármenes putzuaren ondoan Blondies meategia dago eta, hondoan, Parkotxa baltsa, mineral-ikuztegi bat izan zena, gaur egun ur-mael bihurtua. Gaur egun “putzu” horiek dira bisitariek gehien erakartzen dituztenak.

Zugaztietako meatzari herrixka zaharra Trianoko mendietatik zabaltzen da.  Valle de Trápaga-Trapagarango goiko aldean kokatzen da, hirigunetik 7,5 kilometrotara. Errepide bihurri batetik igo daiteke goiko aldeko auzo horretara, edo bestela, Larreinetako funikularra hartu eta inguruaz gozatu igoerak dirauen artean. Garraiobide hori, 1926 eraikia, oso erabilia izan zen meategien ustiapenaren garaian.

Larreinetatik kilometro bat baino ez dago Zugaztietara. Inguru horretan aisialdirako zenbait eremu daude, kirol instalazioak (futbol-zelaiak, frontoia…), Bizkaiko Aldundiko aterpetxea, Peñas Negras Ingurumeneko Interpretazio Zentroa, ibilbide balizatu batzuk egin dituena bisitariak  −bere kabuz ibiliz− inguru naturala eta meategien ustiapenaren aztarnak ezagutzeko eta gozatzeko.

Herrian, zenbait jatetxe daude inguruko gastronomia dastatzeko, oso ezagunak direlarik gure indabak,  “sakramentuekin” batera ateratzen direnak.

Informazioa

  • title meta
BOOK NOW

Beste Bisitak

Aliron Parkea

Meatzalde Goikoa

Zugaztieta eta Putzuak

Larreinetako Funikularra