Trapagaran

Trapagaran, meatzari arima

Bizkaiko  meatzaldeko Valle de Trápaga- Trapagaran udalerria, gaur egun Enkarterri /Bilbo Handian kokatua dago.

XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasieraren artean garatu zen Trapagaran, meategien ustiapenaren ondorioz eta hark erabaki zuen gure herriaren aurrerapen sozioekonomikoa. Trapagarandarrek baserriko berezko lanak, hots, nekazaritza eta abeltzaintza, meategietako lanarekin tartekatzen zuten.  Baina meategietako jarduera ezinbestekoa suertatuko zen Bizkaia osoaren garapenerako, erauzten zen burdin-mineralaren kopururik handiena Europara esportatzen zelako. 

I. Mundu Gerrarekin  (1914-1919) gutxitu egin ziren, nolabait, gure meategietako erauzte-lanak. Horren aurrean, Trapagaranen izugarrizko industrializazio prozesu bati ekin zitzaion eta, azkenean, zeharo utzi zen  meategietako lana. 

Trapagarango goiko auzoak eta beheko auzoak

Gure kokagune estrategikoari esker  hainbat enpresak hautatuko zuten Trapagaranen ezartzea  eta, horren ondorioz, biztanleria erabat areagotu zen. Horiek horrela, Trapagaran laster banatuko zen geografikoki bi aldetan:  

  • Beheko aldea: hiriguneak eta Ugarte, Elguero, Zaballa, San Gabriel eta Galindo auzoek osatzen dute .
  • Goiko aldea: Larreineta, Zugaztieta eta Barrionuevo auzoek eratzen dute eta Bizkaiko meatzari ikuspegirik zoragarriena eskaintzen dute.